Oiarso vs Ostadar B Junior rendi: Partidu borrokatua eta gogorra Errenterian
Larunbat honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak jokatu egin zuten Errenterian Oiarso skt taldearen aurka, Don Boskoko polikiroldegian. Asteak dira ez degula ia talde osoa bi egun segidan entrenatzen baina partidu honetan taldeak aurpegia eman zuen igotako kadeteei esker ere.
Lehenenego laurdenean taldea gogotsu atera zen gehienbat defentsan eta erasoan gure posibilitateak aurkitu genituen kanastatik gertuko lekuetan.( 19-10).
Bigarren laurdenean errenteriko taldeak abantaila txikia hartu arren burrukatu genuen markagailuan urbiltzeko, gure partiduko partzialik hoberena lortuz, 13-8. Atsedenaldian 32-18.
Bigarren zatiaren hasieran taldeak ez zuen amore eman eta marakagailua alde batera utzita gure jokaldiak entreantzen eta kadetean inklusioan zentratu ginen. 19-10. 51-28
Azkeneko laurdenean besoak guztiz jaitsi genituen eta partidua luze egin zitzaigun haien partzialik handiena lortuz 22-0.
Norgehiagoka 73-28 galdu egin zuen ostadarreko taldeak. Entrenamenduetako faltak eta errtimoa galtzea, ondorio hauek ditu partiduetan, ea erremontatzeko gai garen denboraldia bukatu baino lehen. Hurrengo astean zast Orioko talderen aurka lasarteko polikiroldegian.
5 Maria Zulaika 3
6 Olatz Bardaji 2
7 Aiora Belartieta 3
8 Itsaso Ariztimuino
9 Lide Unanue 9
10 Haizea Alvarez
11 Maria Alberdi
12 Uxue Anabitarte 11
13 Garazi Otxandorena
15 Ohiana Otaegui