Bloga

Ormazabal lore-dendarentzat 1 dortsala mendeurreneko ospakizunean

Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia gerturatzen ari da eta aurtengo edizioko xehetasunak ematen hasiko gara. Lasterketa, ohikoa den bezala, urriko azken igandean jokatuko da, urriaren 27an, eta aurtengoan Ormazabal lore-dendak eramango du 1 dortsala.

Ez da ohikoa herriko negozio batek ehun urte betetzea, mimo handiz egindako lan handia dago horren atzean. Kasu honetan gainera, lana egiteko filosofia bat dago, herriarekin lotura handia duena. Horren adierazgarri da ospakizunerako aukeratu duten 100 urte zuekin leloa. Lelo horren esanahia ondo ezagutzen dugu krosaren antolaketan gabiltzanok, batez ere, lasterketa eguna gerturatzen denean lore-dendara irabazleentzako lore eske joaten garenean. Hor izaten dira Ramon eta Koro laguntzeko prest, bere irribarre bat ahoan dutela. Mendeurrenekoa aitzakia aproposa iruditu zaigu urte hauetan jasotakoa bueltan emateko.

Aurten, hortaz, Kros Herrikoiaren 27. edizioan lore-dendako ordezkariek eramango dute 1 dortsala.