Bloga

Ostadar SKT euskaraldiarekin bat

Ostadar SKT-k entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugu.

Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da.

Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. 

Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu.

Nola hartuko dugu parte?

  • Kideoi Euskaraldiaren berri emanez, eta, euskara ulertzen duzuenoi ahobizi eta belarriprest izateko deia eginez.
  • Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso egoteko prestakuntza tresnak aztertuz eta zuekin partekatuz
  • Ariketan parte hartzen ari garela ikusgarri eginez (inguruko pertsonei egiten ari garenaren berri eman, espazioak apaindu, ariketa egunetan txapak janzteko deia egin, eta abar.)

 

Zu ere Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaitugu, belarriprest edo ahobizi izanda!

Hikuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretarako, gakoa da gutako bakoitzaren parte hartzea. Izan ere, euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.

 

 

 

EMAN IZENA EUSKARALDIAN!

https://izenematea.euskaraldia.eus/

 

Gogoan izan…

 

●   Belarriprest bazara aldiro erabakiko duzu euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez duzu euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenei zuri euskaraz hitz egiteko eskatuko diezu.

 

●   Ahobizi rola aukeratzen baduzu, berriz… euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo duzu uneoro. Aurrean duzunak euskaraz ulertzen ote duen ez dakizunean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo dituzu; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko duzu. Eta zaila iruditu arren, aurrean dugunak ulertu bai baina euskaraz hitz egiten ez duenean ere euskarari eutsiko diogu (elkarrizketa elebidunak mantenduz).

 

 

Animatu eta eman izena!

Milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortuko dugu!

Elkar mugituz egingo dugu!