URDABURU RA MENDI IRTEERA

Txusma Perez Azacetak Urdaburuko (599 m) mendi buelta egiteko proposamena bidali digu. Gailur hau hiriburuko udalerriko garaiena da, Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dago eta historikoki itsasoari eta arrantzaleei lotuta egon da....
+

Pilatwalk Eva Espuelasekin

Ipar Martxako taldekideak Eva Espuelasek gidatutako Pilatwalk ikastaroan aritu dira. Eva Espuelasek pilates, yoga, balleta eta ipar martxa uztartzen ditu Pilatwalk metodoan. Eva, beti bezala plazer bat izan da! Mila esker...
+

EUSKADIKO TXAPELKETA

Joan den asteburuan, pista estaliko Euskadiko Txapelketa antolatu  zen Anoetan. Gure klubaren ordezkariek emaitzak onak lortu zituzten. Hemen ditugu  garrantzitsuenak: – Naroa Furundarena: 1. hirukoitza jauzian, 12,60 m-koa (Espainiako Absolutuaren gutxienekoa). 1. luzera, 5,90 m – Aiala Ramos: 8.a hirukoitza jauzian, 9,90 m – June Ramos : hirukoitza jauzian , 3 nulu – Oihana Igarriz: 2. pisua 10,30 m – Oinatz Almagro: 2. hirukoitza jauzian, 12,19 m-koa (marka pertsonala) – Alex Alkain: 7º 60 m-tan eta 7,23rekin (marka pertsonala) – Unax Riezu: 7,45, 60 m-tan (marka pertsonala) Bestalde, Maider Rekondo Orensen lehiatu zen Galiziako Txapelketan, Santiagon bizi baitzen, eta 12,67 metro egin zuen  pisu jaurtiketan proban.
1 18 19 20 21 22 107