Bloga

SENIOR NESKAK: OSTADAR SKT VS MUNDARRO

Fase berriko bigarren partidua Astigarragan zuten senior neskek Mundarro ren aurka. Partidu zaila espero genuen, beraiek esperientzia askoko talde bat bait ziren eta gu kategoriako talde gazteenetako bat gera. Bi taldeak argi genuen ze joko egin behar genuen partidua poltxikoratzeko, guk korrika egin behar genuen eta gure gaztetasuna erabiliaz jokoa bizkortu eta haiek nekatzeko, beraiek aldiz, eraso luzeak nahi zituzten eta jokoa kontrolatua eduki.
Partida beraiek nahi zuten moduan hasi zen, erdi lo atera ginen gu eta beraien erritmoa inposatzea lortu zuten, horri defentsa kaxkar bat gehituta ez zuten arazo handirik eduki saskiratzeko eta hasieratik markagailuan abantaila bat lortzeko. Lehenengo laurdena 16-8 bukatuaz eta bigarrenean 14-13 ko partzial bat lortuaz, beraz, horrek, 9 puntuko ko desabantailarekin atsedenaldira iristea eragin zuen, ez zen oso tarte handia, baino gure sentsazioak ere ez ziren oso onak momentu hortan.
Hemendik aurrera behingoz esnatzea lortu genuen eta beraien nekeari erritmo azkar bat jartzea lortu genula gehituta markagailuan zegoen tartea murriztea lortu genuen laurden hontan 9-16 ko partzial bat lortuaz eta laugarren laurdenera 2 puntuko desabantailarekin soilik iritsi ginen, markagailuak 39-37 markatzen zuela.
Azkenengo laurdenean aurreko inertzia positiboa jarraitzea lortu genuen eta kontraerasoei esker saskiratze errexak lortu genituen, honi Mundarrokoen nekea eta gure denfentsan hobekuntza gehituaz laurden honetan 6-19 ko partziala lortuaz eta azkenik markagailuan 45-56 ezarriaz.
Emaitza soilik ikusiaz partidu errex bat izan genuela ematen du baino momentuoro atzetik joan ginen azkenengo minutuetan markagailuari buelta ematea lortu genuen arte. Baina partidu hauek ere aurrera atera behar dira eta guk hau egitea lortu genuen fase berri honetan 2-0 ko errekorra ezarriaz. Urrengo partida Lasarten degu igandean 11 etan, ea 3-0 izatea lortzen degun!!

Hasierako Botekoa:

Paula Uli, Leire Belartieta, Oihane Lizaso, Haizea Del Olmo eta Alicia Jimenez

Susi Sanz, Aitane Martin, Itxaso Mercero eta Uxue Anabitarte