Bloga

Kroseko ibilbidea aldatu behar izan dugu  

Aurtengo lasterketako ibilbidea aldatzera behar gaitu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Krosa ospatzen den asteburuan Allerruko zubia, N1 errepidearen gainekoa, bota egingo dute eta ezinezkoa izango da korrikalariak bertatik pasatzea, alegia, ezingo dute Zubieta aldera pasa. Hori dela eta, ibilbidea aldatu behar izan dugu. 

Oriako elizara arte, apenas aldatzen da (orain arte Oriako frontoiaren parean industria gunera sartzen zen, eta, aurten, errepidetik joango dira). Oriako elizara iritsita, buelta hartuko dute herrira; buelta ez da errepidetik izango, industria-gunetik baizik. Zirkuitu-ibilbideko etxe parean dagoen gasolindegira arte iritsiko dira, hortik Txartel frenteko industria gunera sartuko dira eta Txarteleko errotondara aterako dira. Behin hori pasata, berriro ere pabiloietako errepidea hartuta, Zumaburuko elizaraino iritsiko dira. Puntu horretan, ezkerretara hartuko dute eta Zumaburu auzoa zeharkatu San Miguel okindegira iritsi harte. Hor ere, ezkerretara hartu eta Aldatz hortz-klinika aurretik pasako dira, eta Hipòdromo etorbideko dorrearen aurretik pasatzean, Zubieta aldera hartuko dute. Hortik aurrera ere, ohiko ibilbidea izango dute.