Bloga

Buenetxea eta Telepizza nesken futbolaren alde beste urte batez

Buenetxea taberna eta Lasarte-Oriako Telepizzak gure klubeko neska futbolarien alde apustu egitea erabaki zuten iazko denboraldian, batak Ohorezko Erregionalarekin eta besteak kadete taldearekin, urrunez urren.
Hitzarmena zutik dirauela eta gure neskei babesa ematen jarraitzen dutela erakusteko, Mitxelingo futbol zelaian elkartu dira argazkia egiteko. Argazkian, Diana Telepizzako arduraduna eta Yoli Buenetxeako ordezkaria, Ostadarreko emakumezkoen futbol koordinatzaileekin, Leire eta Norarekin.