Bloga

Ekin diogu bazkide kanpainari!

2025.urteko Bazkide Kanpainari ekin diogu, abenduaren 20ra luzatuko dana.

Zergatik Ostadarreko bazkide izan?
1. Herrian eta herrikoentzat kirola sustatzen dugulako. Ostadarren, egun ditugun kirol atal desberdinen bitartez, 8 urtetik gorako 1000 kirolari mugitzen ditugu urtean zehar.
2. Herrian kirola egin dadin lanean aritzen garelako.
3. Atal guztiak kudeatu ahal izateko 7 lan-kontratu, ordaindutako 74 boluntariotza-kontratu eta ordaindu gabeko 15 boluntariotza-kontratu ditugulako.
4. Egiten dugun lanaren bidez haurren, gazteen eta helduen gizarteratzea, integrazioa eta inklusibitatea sustatzen dugulako.
5. Antolatzen ditugun kirol egitasmoen bitartez – Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia, Korrika Festa, saskibaloiko 3×3 txapelketa, bolo eta tokako tirada bereziak, besteak beste – herriko ekonomia sustatzen dugulako.
6. Lasarte-Oria Bai! Krosa gure bazkideentzako merkeagoa delako.
7. Gabonetan, bazkide kanpaina bukatzearekin batera, otar bat zozketatzen dugulako bazkide guztien artean.

Horregatik guztiagatik, proiektu honetan parte hartzera animatzen zaitugu, bai bazkide gisa, baita boluntario gisa ere. Horretarako mezu bat bidali ostadar@ostadarskt.eus helbidera.
Bazkidetzako urteko kuotak ondorengoak dira: adin txikikoentzat 20€, 18 urtetik gorakoentzat 30€ eta familiarrak 60€. Bazkide zaretenoi zuen laguntza bihotzez eskertzen dizuegu eta gurekin jarraitzera animatzen zaituztegu, kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen babesa ezinbestekoa baita.