NOR GAREN?
Ostadar Tenis Eskola gara. 1995ean hasi ginen lehen raketazoak jotzen.
NON GAUDEN?
Lasarte-Oriako Mitxelingo kiroldegian entrenatzen dugu pista estalian.
ARDURADUNA NOR DEN?
Iñaki Altuna Ibarguren da eskolako arduraduna. Gorputz hezkuntzako irakaslea eta beste ikastaroen artean R.E.F.T-ak esleitutako Monitor Nacional titulua duena.
NOLA FUNTZIONATZEN DUGUN?
- Euskararen erabilera bultzatzen dugu.
- Tenisaren sekretuak modu dibertigarrian erakusten ditugu.
- Zure adina eta tenis mailari dagokion taldea eskaintzen dizugu.
- Eskolaren antolaketak edukien ikasketa mailakatua
ahalbideratzen du.
- Egutegia:
Entrenamenduak: iraila/ekaina
Txapelketa: maiatza/ekaina (entrenamenduetan)
Oporrak: Gabonak eta Aste Santua
– Jaiak: Olentzero jaia
Tenis jaia
– Hilabeteko kuota: Hilabete bukaeran ordaintzen da.
ORDUTEGIA ZEIN DEN?
POTTOKIAK (7/8 urte): astearte eta ostegunetan 18:30etatik 19:30era
HASTAPENA (9/10/11 urte): astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30era
HOBEKUNTZA (12/13/14 urte): astelehen eta asteazkenetan 18:30etatik 19:30era
KONPETIZIOA (15/16/17/18 urte):
HELBURUAK ZEINTZUK DIREN?
- Tenisa pertsonarentzat kirol jarduera aberasgarria bilakatu, bai kirol arloan, hezkuntza mailan, maila fisikoan eta aisialdirako ere.
- Irakasle eta ikasleen artean, eguneroko hartu-emanetan, euskara bultzatu.
- Ikasleak era atsegin eta dibertigarrian tenis munduan sartu.
- Ikasleek kirolaren arlo garrantzitsuenak (arautegia, teknika eta taktika) menperatzeko pausoak emanez, tenisean gozatu.
- Giza arauak errespetatuz, talde giroa aproposa sartu.
- Lagun berriak egin eta sortzen diren adiskidetasunak aberastu.
- Bakoitzaren mugak non dauden ezagutu eta besteen eskubideak errespetatu.
- Garbitasun arauen garrantziaz jabetu.
- Norbere burua kontrolatzen ikasi.
- Koordinazio orokorra eta koordinazio ikus-motriza garatu.
- Ikaslea, garaipenak zein porrotak kiroltasunez onartzeko prestatu.
GALDERA GEHIAGO?
Iñaki Altuna Telf: 647-100-853