Futbol eskola

Erreala Bai!

Gure baloreak eta printzipioak ez daude salgai. Gainontzeko gipuzkoako taldeekin elkarlanean jarraituko dugu. Gipuzkoako futbolaren alde lan eginez eta Real Sociedad de Fútbol lankidetzan jarraituz. Gurea zaindu dezagun.

AURREINSKRIPZIOAK EKAINAK 21 ARTE

Aurten, bai klubeko jokalariek, baita bertan hasi nahi duten guztiek ere, 2020-21 denboraldirako aurretiko izen ematea egin beharko dute ekainaren 21 bitartean. Bizi dugun egoera dela eta, izen emateak on-line egitea erabaki dugu. Klik egin https://labur.eus/IBDbS

Aurrerago, Ostadarreko kirol atal bakoitzak bere kirolariekin harremanetan jarriko da informazio zehatzagoa eta izena emateko esteka emateko. Momentuz informazio gutxi daukagu, ez baitakigu noiz hasi ahal izango garen, nola, ordutegirik ez dago… Baina, aurrinskripzio honekin zenbat kirolari izango ditugun jakin nahi dugu, denboraldia antolatu aldera.

Klubak ondorengo atal ezberdinetarako izen-ematea eskaintzen du, bai eskoletan bai kirol federatuan: atletismoa, saskibaloia, kirol egokitua, futbola, boleibola eta errugbia.

Bulegoa ireki dugu
Orain arte bulegoa itxita egon da, baina ekainaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara irekiko dugu. Beraz, norbaitek aurreinskripzioarekin zalantzarik edo arazorik badu, bulegoan (Geltoki 25) lagunduko diogu.

EDOZEIN KIROLETARAKO AURREINSKRIPZIOAK

Aurten, bai klubeko jokalariek, baita bertan hasi nahi duten guztiek ere, 2020-21 denboraldirako aurreinskripzioa egin beharko dute ekainaren 1etik 21 bitartean. Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, internet bidez egingo da eta esteka hemen bertan aurkituko duzue aurki. Aurrerago, Ostadarreko kirol atal bakoitzak bere kirolariekin harremanetan jarriko da informazio zehatzagoa eta izena emateko esteka emateko. Momentuz informazio gutxi daukagu, ez baitakigu noiz hasi ahal izango garen, nola, ordutegirik ez dago… Baina, aurrinskripzio honekin zenbat kirolari izango ditugun jakin nahi dugu, denboraldia antolatu aldera.

Klubak ondorengo atal ezberdinetarako izen-ematea eskaintzen du, bai eskoletan bai kirol federatuan: atletismoa, saskibaloia, kirol egokitua, futbola, boleibola eta errugbia.

Orain arte bulegoa itxita egon da, baina ekainaren 1etik aurrera 17:00etatik 19:00etara irekiko dugu. Beraz, norbaitek aurreinskripzioarekin zalantzarik edo arazorik badu, bulegoan (Geltoki 25) lagundu diezaiokegu.

1 2 3 6