Bloga

Arerio gogorra aurrean, Senior 1º Prob Neskak (60-41)

1. FASEA 4º JARDUNALDIA 2021 / MAIATZA / 1
SENIOR 1º PROBINTZIALA NESKAK BENTA BERRI KIROLDEGIA (DONOSTI)
LARUNBATA 12:00 ANTIGUA LUBERRI K.E. -A- – OSTADAR S.K.T

Arerio bortitz baten aurkako partidua, azken denboraldietan ez da gai izan Ostadar S.K.T-ko neskak Antigua Luberri K.E. -A- taldeari irabaztea, hortaz aparte taldea sendotu egin da azken asteetan eta partidua zaila baldin bazen are gehiago orain.

Partiduaren hasiera berdintsua izan zen, Donostiko neskak saskiraketa lortzen zutenean, Lasarteko erantzuna zegoen. Markagailuan inork ez zuen pauso haundirik ematen, eta Antigua Luberri K.E. -A- taldeak irabazi zuen laurdena, soilik puntu bakar batengatik, 14-13. Bigarren laurdenean etxeko taldeak agindu zuen, Ostadar S.K.T abantaila jentxi nahi zuen baina ezinean ibili zen, solik 4 puntu sartu zituen 10 minututan. Deskantsuan 27-17.

Egoerak asko aldatu behar zuten bigarren zatian garaipenetik hurbil egoteko, baina agintea etxeko taldeak zeukan eta oso zaila zen saskiratzea, eta baita laurdena irabaztea ere. Oraingoan hobeto ibili ziren Ostadar S.K.T-ko neskak 19-12, markagailuan 46-29. Hamar minutu faltan azken saiakerako momentua zen. Arerioak bere lana jarraitzen zuen egiten eta aukerak gero eta txikiagoak zien. Berriro ere laurdena Antigua Luberri K.E. -A- taldearentzako izan zen bi punturengatik. Amaieran 60-41, 19 puntugatik.

Tiros Libres: /                                         Faltak: Antigua Luberri K.E. -A- 26 / 16 Ostadar S.K.T                                        Emaitza: 60-41

Lehenengo Laurdena (1)    14-12        Bigarren Laurdena    (2)  13-4  

Hirugarren Laurdena  (3)    19-12        Laugarren Laurdena (4)  14-12

Hasierako Bostekoa: Ane Alberdi, June Eizmendi, Itxaso Mercero, Uxue Anabitarte eta Haizea del Olmo

Marta Escudero, Elene Arruti, Larraitz Izagirre, Maialen Sevilano, Eneritz Buiza, Olatz Bardaji.

Nahia Astiazaran eta Claudia Perez

Hurrengo astean ez da egongo partidurik, bi astetik behin jolasten delako egutegian. Hurrengo partidua etxean izango da, arerioa Arrasateko Ointxe!, Mondragon Unibertsitatea. Partidua maiatzak 15 larunbata, arratsaldeko 16:30 izango da Maialen Chourraut kiroldegian.